Altuerako erorketa aurkako norberaren babeserako AINGURAKETA MALGUA HORIZONTALEN GAILUAK EN 795 C motako arauaren araberakoak dira, 89/686 CEE arauari dagozkion xedapenekin bat egiten dute.
Babes sistema hauek altueran lan egiten duen edozeinentzat dira: ertz ireki batetik gertu edo erortzeko arriskuan lan egiten dutenak, esaterako, teilatuak, errodadura errailak, zubi-garabiak, bagoietako eta autobusetako sabaien mantenua, kamioien zama-lanak, etab.
Gure gailuek Zama murrizteko Ainguraketa dituzte, perfilatutako xaflaz, sandwich panelez edo gainjarritako junturaz eraikitako teilatuetan lan egiteko. Horiei esker, ez da estalkia ireki behar sistema ainguratzeko, izan ere, errematxeen edo briden bidez xaflan bertan ainguratzen dira, eta horrela teilatuetan itoginik ez egotea bermatzen dute.
Gure ekipamendu guztiek jakinarazitako erakundeen bidez ziurtatuta daude.
Gure sortak honako hau hartzen du barne:
• UNILINE-16 sistema: neoprenoz inpregnatutako polyesterreko zuntz paraleloen muina duen ildoa, hausturarekiko gutxieneko 7.600 kiloko erresistentziarekin eta %3tik beherako luzaerarekin. Bere ezaugarriei esker, ildo hau gehienez 50 metroko baoekin instalatu daiteke, bitarteko euskarririk gabe, teilatuaren osotasuna mantenduz eta instalazioaren kostua merkatuz. Erraz eta askotariko moduan instalatzen da, ez duelako erremintarik behar amaierako konexiorako. Erraz asko luzatu edo moztu daiteke, diseinuaren aldaeren arabera eta bere konexioak ordezkatu beharrik gabe.
Bere beste abantailetako bat barnean desgastearen adierazle bat duela, eta horren bidez, erabiltzaileak ikus dezake ildo hori erabili ezin denean. Horretaz gain, kolore sorta zabala dago, eraikinarekin konbinatu ahal izateko.
• UNI-8 sistema: Altzairu herdoilgaitzekok labea, AISI-316L kalitatekoa. Bezeroari soluzio ekonomikoa eskaintzen dio. Hura gehienez 12 metroko baoekin instalatu daiteke, bitarteko euskarririk gabe. Sistema hau gomendagarria da, batez ere perfilatutako xaflaz, sandwich panelez edo gaingarritako junturaz eginiko teilatuetan, gure Zama Murrizteko Ainguraketekin konbinatuz.
UNI-8 OVERHEAD sistema: Altzairu herdoilgaitzeko kablea, AISI-316L kalitatean. Bezeroari soluzio ekonomikoa eskaintzen dio. Bertan, erortzeko gutxieneko altuera dago eta gailua erabiltzailearen buru gainetik pasatzen da. Kablearen 5kN aurre tentsioan muntatua dago eta gurdia ataskatu gabe ibiltzea bermatzen du, gurdia bitarteko euskarrietatik igarotzen dena, nahiz eta gailua erabiltzailearengandik 3 metrora baino gehiagoko distantzian egon. Sistema hau oso soluzio ekonomikoa da, eta gorako lanetan, gailu zurrunak ordezkatu ditzake, esate baterako: teilatuak, bagoietako eta autobusetako teilatuak, kamioietako zama-lanak, etab. |