KEEGUARD BABES sistemak babes kolektiboa bermatzen du, teilatu ertzetan eta altueran lan egiten duten pertsonak arriskuan dauden zabaltzetan. Bere ezaugarri nagusia sistema modular bat da. Bertan, ez da teilatuaren osagarrien bidez sartu edo zulatu behar, eta ondorioz, eraikinak itoginak sortzea saihesten da.
Diseinu modular bakuna da, lau kontrapisuez osatuta. Horren eraginez, sistema bera bakarrik eusten da. Osagarri txikiak ditu, euskarriak barne. Ez du zulatzeko makinarik, ainguraketarik edo erreminta berezirik behar. Ez da soldatu, kurbatu edo hariztatu behar eta lanaren edozein unean moztu edo luzatu daiteke.
Mantenua askea da, osgarri guztiak galvanizatuta daudelako eta torlojuek korrosiotik babesten dituen geruza bat dutelako.
Jakinarazitako erakundeek KEEGUARD sistema frogatu eta ontzat eman dute, honako arauen araberako ziurtagiriak igorriz:
- EN ISO 14122: Makinen segurtasuna. Eskailerak, eskailera-mailak eta gorputz babesleak.
- EN 13374: Ertzen babesaren hornikuntza sistemak
- OSHA: Osasuna eta lan segurtasuna kudeatzeko sistemak.
KEEDOME sistema, gehienez 2m dituzten argizuloak eta lukanak dituzten zabaltzetan erabiltzeko babes kolektiboa da. Sistema modularra da, kontratu egileentzako eta mantenu ekipamendurako gomendatua, zabaltza batean hura konpontzeko sartzen denean. Ondorioz, langilea segurtasunez mantendu daiteke, kristalezko aldeetatik erortzeko arriskurik gabe.
Soluzio iraunkor moduan diseinatu arren, sistema hau desmuntatu, mugitu eta berriz muntatu daiteke, oso arina baita, PVC kontrapisuko elementuak erabiltzen dituelako. |