| Pertsonak erortzeko arriskuak dauden lekuetan babes sistema kolektiboak zein norberaren sistemak egon arren, kontuan hartu behar da arriskuen ebakuazioa eta erreskate plan baterako metodo baten aurkezpena prestatzea oso garrantzitsua dela.
Hori funtsezkoa da, izan ere, 15 minutuz arnes batetik zintzilikatuta ematen duen erabiltzaileak trauma larriak izan ditzakeelako.
Erabiltzeko aukera bat hornitu ditzakegun EBAKUAZIO ETA ERRESKATE gailuak dira.
Gure sortak honako hau hartzen du barne:
• Kontrolatutako jaitsierako erreskate kit: bertan, pertsona batek erorketa aurkako gailu batetik zintzilikatua dagoen beste pertsona bat erreskatatu dezake, jaitsiera eskuz eginez, palanka baten bidez. EN 341 arauaren araberakoa da.
• Sokaren bidezko jaitsiera gailua: bertan erabiltzailea goi tokietatik zintzilikatu daiteke, abiadura mugatu batekin. EN 341 arauaren araberakoa da.
• Altzairuko kableak berreskuratzen dituzten erorketa erretraktil aurkakoak, biraderarekin, erreskatatu beharreko pertsona jaisteko edo igotzeko, gehienez 60 metro. EN 360 arauaren araberako da.
• Altzairuko kableen auto-erreskateko erorketa erretraktil aurkakoak: bertan, erabiltzailea goi lekuetatik zintzilikatu daiteke eta kablea berriz jaso daiteke erreskate berri bat egiteko. EN 360 eta EN 341 arauen araberakoa. |