ERORKETA LABAINGARRIEN AURKAKO gure
GAILUEK, ainguraketa zurruneko ildo gainean, altuerako erorketen aurkako norberaren babeserako EN 353-1 arauaren arabera, 89/686 araudiari dagozkion xedapenekin bat egiten dute.
Sistema hauek sarrera bertikala segurtasunez errazten dute, langileen erorketen aurkako babesa bermatu behar den lekuetan, esaterako: dorre eolikoak, tximiniak, telekomunikazioetako dorreak, estalkiak, errodadura errailak, garabi-zubiak, putzuen sarrerak.
Gure ekipamendu guztiak jakinarazitako erakundeen bidez ziurtatuta daude.
Gure sortak honako hau hartzen du barne:
• FABA A12 sistema: Erorketa aurkako eskailera, barneratutako segurtasun sistemarekin edo existitzen den eskaileran muntatzeko errailarekin, altzairu galbanizatu beroan edo altzairu herdoilgaitzean. Sistemak langilearen segurtasun ezin hobea eta askatasun mugimendua eskaintzen dio; eskuak aske gelditzen dira eta ez dira eskailerari eusteko erabili behar, beraz, materiala eta erreminta bererarekin eraman dezake, eta gainera, eroriz gero, sistemak beste pertsona batek erreskatatzea uzten du, osagarrizko sistemarik erabili edo atxikimendu gailua deskonektatu gabe.
• EASYCLIMBER sistema: Altzairu herdoilgaitzeko kablea, AISI-316L kalitatekoa. Birdoitu daitekeen energia xurgatzeko gailua dauka, eroriz gero, eta egituraren gaineko zama 6 Kn-tik behera murrizten du. 4 pertsonek erabili dezakete sistema hau, elkarren ondoz erori arren. Erreskatea sistema erorketa aurkako babes gisa erabiliz egin daiteke. Ezaugarri horiei esker, sistemak mantenu ekonomikoa dauka, erori ondoren, gehiago erabili ezin daitezkeen beste sistemekin konparatuta.