Gure
MANTENU ekipoen sorta zabala sistema magnetikoen bidezko garraiorako erabiltzen da. Horiek, abian jartzen, lekuz mugitzen eta pieza ferromagnetikoak partzialki edo erabat uzten dituzte. Lekualdatze hori ardatz edo nibel baten bidez egin daiteke.
Garraio magnetikoko gure sistemen printzipioa eremu magnetikoa sortzen eta piezen mugikortasuna eragiten duten iman iraunkorrak erabiltzen oinarritzen da.
Gure ekipamendu guztiak IMAN IRAUNKORREN bidez fabrikatuta daude, iturri segurua eta erraza sortuz, instalatzeko ez baita elektrizitatea erabili behar. Gainera, gure produktuaren kalitateak iman iraunkorren prestazioak bizitza guztirako bermatzen ditu.
Gure sortak honako hau hartzen du barne:
ARRABOLAK: fabrikatzen ari diren piezak garraiatzeko, kokatzeko, itzultzeko, lekuz aldatzeko eta kontrolatzeko, esaterako, planeagailuak, zizailak, prentsak, etab.
Askotariko diametrotan fabrikatuta, 55 mm eta 300 mm bitartea, eta bertsio desberdinak, besteak beste, arrabolak bizkarraldearekin edo gabe, kromatuak, edo desgastatze aurkako materialez estalita.
Horretaz gain, tutuak eta profilak garraiatzeko arrabolak ere fabrikatzen ditugu.
ERRAILAK: boten, iltzeen, torlojuen, txapen, tapoien, txatarraren etab. edozein angeluan garraiatzeko. Zinta garraiatzailearen gainean ipintzen dira.
BANATZAILEAK: Pilatutako txapak automatikoki elikatzeko, hartune bikoitza eta fabrikazioaren geldiunean eta atzerapenak saihestuz.
PALETIZATZAILEAK: Boteak, latak, flaskoak, bidoiak, etab. paketatzeko paletaren gainean ipintzeko eta ondoren biltzeko edo garraiatzeko. Horien neurrian erabili beharreko paletaren neurriaren araberakoa izango da.
FERRITA edo
NEODIMIUNeko imanekin hornitu daitezke, garraiatu beharreko elementua mantentzeko beharrezko ahalmen magnetikoaren arabera.