MOTORREKO BILTZAILEEk elementu mugikorren elikadura elektrikoa, pneumatikoa edo hidraulikoa bermatzen dute, besteak beste, edukiontziak eramateko elementuak, portu garabiak, siderurgiako parkeak, tunelak eraikitzeko makinak, meategien elementuak, etab. Aipatutako elikadurak 120m/minututik gorako abiaduran egin ditzake (erabilitako kable motaren arabera).
Biltzaileak potentzia kablearekin, kontrolarekin eta datuen seinalerako zuntz optikoarekin hornitu daitezke. Mota guztiko konbinazioak egin daitezke, biltzaileen barnean elementu modularreko eroaleak daudelako.
Gure MOTORREKO BILTZAILEEN sorta kontzeptu eraberritzaileetan oinarrituta dago:
• Iman iraunkorraren eta planteamendu magnetikoaren bidezko enbragea duen transmisio motorizatua.
• Transmisio modularreko sistema
Akoplamendu magnetikoaren teknologiari esker, makinaren abiadura biltzaile bat biltzeko eta askatzeko abiaduraren arabera sinkronizatu daiteke, pare iraunkor batean eta kableari tiratze bortitzik eman gabe. Ondorioz, horren bizitza luza daiteke. Halaber, sistema honi esker, instalazioa etenik gabe erabili daiteke (zerbitzuaren faktorearen %100), parearen mugatzaile gisa aritzen da kablea egon daitezkeen tiratze bortitzetatik babestuz, ez du mantenurik behar, bere parea doitu daiteke instalazioa aldatuz gero, eta bere motorea konbentzionala da, beraz lortzeko erraza da.
Transmisio modularreko sistemari esker mota ugariko biltzaileak osagarri komuneko kopuru urriarekin konbinatu daiteke. Ondorioz, orezko piezak nabarmen murrizten dira, horietan guztietan osagarri berberak erabiltzen direlako eta dagoeneko existitzen den biltzaile bat lan baldintza berrietara egokitu daitekeelako.