NORMAF sistemako
KABLEAK ERAMATEKO GURDIAK elementu mugikorrei energia hornitzeko sortu dira. Horiek soluzio ezin hobeak eskaintzen dizkigute mota ugariko aplikazioetarako, besteak beste, garabi eta jasogailuen instalazioak, altuerako biltegiratzeak, eraikuntza makinak, garraio instalazioak, etab.
Gure hornikuntza sortak honakoa hartzen du barne:
• 6, 8 edo 12 mm diametroa duten altzairuko kableen gaineko gurdiak, 5 kg hartzeko ahalmenarekin, gurdi bakoitzeko eta 130 m gehienezko luzerarekin, bitarteko euskarririk gabe. Gehienez, 40mm diametroa duten kable biribilentzako eta 75 mm zabalera duten kable lauentzako gurdiak.
• Gehienez, IPE 270 edo 360 IPN profiletarako gurdiak, 15 eta 60 kg bitartean hartzeko ahalmenarekin. 30m gehienezko sistemaren luzerarekin eta mugarik gabekoa, indartutako bertsioan. Gehienez, 40 mm diametroa duten kable biribilentzako eta 132 mm zabalera duten kable lauentzako gurdiak.
• 4 neurrietako C profilerako gurdiak, 100 eta 400 kg bitarteko zama hartzeko ahalmenarekin, 30 eta 140m/min bitarteko erabilera-abiadurarekin. Sistemaren luzaera mugagabea, kurbek osatutako zirkuituaren aukerarekin. Gehienez, 40mm diametroa duten kable biribilentzako eta 400 mm zabalera duten kable lauentzako gurdiak. Altzairu herdoilgaitzeko materiala aukeran.
FESTOI sistemaren KABLEAK ERAMATEKO GURDIAK industria astunak behar dituen elementu mugikorrei energia hornitzeko sortu dira. Horiek, eraikuntza sendoaren bidez, oso zerbitzu segurua eskaintzen dute, lanak oso gogorrak izan arren.
Gure sortak hiru eredu eskaintzen ditu, gehienez 44 mm diametroko kableen konbinazio desberdinen arabera. Horrela, garraiatzeko eroaleen kopuru mugagabea lortzen da. Bertsio guztiak IPN120, 140 edo 160N profilaren gainean muntatu daitezke.
Mekanosoldatutako altzairuko xaflarekin eta hautsaz eta urez babestutako bolatxoak dituzten errodamenduetako gurpila epelekin eraikita daude. Gurpiletako bi bertsio daude, elikatu beharreko makinaren translazio abiaduraren arabera, 80 eta 140m/min bitartekoa.